Nafar erret gazteluen ikerketa arkeologiko-arkitektonikoaErrolda eta Loarreko kasua

  1. Yuguero Suso, Begoña
Dirigida por:
  1. Ana Azpiri Albistegui Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 03 de septiembre de 2020

Tribunal:
  1. Eneko Iriarte Avilés Presidente

Tipo: Tesis

Teseo: 152695 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Tesi honen xedea nafar erret gazteluen aztarnak eta arkitektura aztertzea da. Horretarako, bi ikerketa paralelo eta elkarlotuak egin ditugu.Alde batetik, nafar erret gazteluen errolda bat egin dugu, eta bakoitzaren zenbait datu bildu dugu datu base batean, aztarnen egoera, eraikuntza mota, materiala, kokapen mota eta abar. Datu horien bidez GIS mapa batzuk osatu ditugu, nafar erret gazteluen ikuspegi orokor bat edukitzeko, eta gazteluen eraikuntza tipologia eta lurraldearekiko duten antolamendua aztertu dugu.Eta bestetik, nafar erret gaztelu horietatik hoberen kontserbaturiko eta gehien gertatzen den tipologiako gaztelu bat sakonago ikertu dugu, Loarre-ko nafar erret gaztelua. Ikerketa honen helburua zera izan da, tipologia orokorreneko gaztelu bakar bat sakonago aztertzea tipologia horretako gazteluak hobeto ulertzeko. Azken batean, Loarre-ko gazteluaren bilakaera eta eraikuntzatik ateratako ondorioak, tipologia bereko edo antzekoei ere hein handi batean aplikatu ahal zaie, gazteluen eraikuntzak estandar minimo batzuk betetzen baitzituen. Loarre-ko gazteluan, Arkitekturaren Arkeologia baliatuz, fotogrametria bat burutuz, bere horma eta egiturak irakurriz, gaztelu honek izan zituen eraikuntza faseak aztertu ditugu, eta hauen hipotesi mailako kronologiak eman ditugu ere.Beraz, ikerketa hau nafar erret gazteluen ikuspegi orokor bat da, hau da, gaztelu sarearen testuingurua ulertzen hasteko nahi bat baino ez da. Baita ere, gazteluen hormen aztarnak esan nahi digutena entzuten hasteko deialdi bat, Loarre-ko gazteluaren adibideak garbi utzi duen bezala. Azpimarratzekoa baita, arkitektura dela garai horretatik heldu zaigun elementu objektibo bakarrenetakoa.Azken batean, ikerketa hau hastapenako lan bat baino ez da, arkitektook arkeologiaren betaurrekoak jantzirik, nafar erret gazteluak ikuspegi global batez ulertzen has gaitezen.