Hiperestentsioakontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat
- Ladron de Guevara, Martin 1
- Bodego, Arantxa
- Iriarte, Eneko
- 1 Estratigrafia eta Paleontologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
ISSN: 0214-9001
Datum der Publikation: 2021
Nummer: 40
Seiten: 223-245
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Zusammenfassung
Kontinenteen apurketa luzaroan ikertu den prozesu geologikoa da. Rifting deritzon prozesu horrek milioika urte irauten ditu, eta kontinente-ertzetan, mendikateetan eta bestelako ingurune geologikoetan topatzen dira fenomeno tektoniko horren aztarnak. Plaka tektonikoen banaketaren interpretazioa, ordea, eboluzionatuz doa ikertzaileen ulermenaren eta aurrerapen teknologikoen arabera. Hiperestentsioaren ideia da interpretazio horren azken berrikuntza. Ideia hori litosfera kontinentalaren deformazio polifasikoan barneratzen da, litosferaren muturreko luzapenean oinarrituz, hain zuzen. Ertz egonkorretan eta gerriko orogenikoetan identifikaturiko egitura geologiko eta eremu estruktural bereizgarriek ahalbidetzen dute fenomeno horren bilakaeraren nolakotasuna definitzea. Magman txiroak bezala ezagutzen diren ertz egonkorretako eremu horiek dira hurbileko domeinua, necking domeinua, urruneko domeinua edo hiperluzatua eta kanpoko domeinua. Domeinu horietako bakoitza riftingaren deformazio faseekin lotzen da; fase horiek litosfera kontinentalaren luzapena, mehetzea, mantuaren azaleratzea eta lurrazal ozeanikoaren zabaltzea dira. Esan bezala, iraganean hiperluzatutako arroetan ari da garatzen ikerketa, eta hipotesi horren bitartez ulertzen hasia da, honezkero, Euskokantauriar arroa (EKA) barneratzen duen Iberia eta Eurasia arteko Mesozoikoko rift-sistemaren garapena. Urteetan arroan bildutako datuek, behintzat, horretara bultzatzen dute. Pirinioen mendebaldean deskribaturiko mantuaren azaleratzeak eta arroan deskribaturiko hamaika prozesuk indartu dute Kretazeoko riftingean hiperestentsioak izan zezakeen garrantzia; azken horrek, gainera, garai hartako EKAren eboluzio geologikoaren paradigma argitu dezake.
Los documentos del portal se actualizan diariamente. Esta fecha hace referencia a la actualización de la información relacionada con la estructura del portal (personas, grupos de investigación, unidades organizativas, proyectos...).